argia.eus
INPRIMATU
Hirugarren graduan dauden presoek zigorra etxean bete ahal izango dutela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak
  • Hirugarren graduan edo erregimen irekian sailkatuta dauden presoek etxean bete ahal izango dute zigorra, eskumuturreko telematiko baten bidez kontrolatuta edo, horrelako gailu nahikorik ez badago, telefonoz.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 19a

Espainiako Barne Ministerioak espetxeetara bidali eta Efe eta Europa Press agentziek jaso duten instrukzioa, koronabirusaren ondorioz presoen irteerak eta komunikazioak nabarmen murrizten dituen aginduaren garapena da .

Kasu honetan, Gizarteratze Zentroei (CIS) eta espetxeetako Atal Irekiei eragiten dieten neurriak dira, hau da, dagoeneko hirugarren graduan edo erregimen askean dauden presoen kasuan aplikatuko dira soilik.

Dagokion Tratamendu batzordeak aztertu beharko ditu kasuak banan-banan, eta erabaki hirugarren graduan dagoen presoak zigorra bere etxean bete ahal izango duen ala ez.

EPPK euskal preso politikoen kolektiboko presoen artean, Gorka Fraile soilik dago CIS zentro batean.