argia.eus
INPRIMATU
Hirugarren gradua kendu diote Aitor Zabaletaren hiltzaileari
  • Nazien agurra egiteagatik pasa den asteartean atxilotu zuten Belgikan. Aitor Zabaleta realzalearen hiltzaileak espetxeko hirugarren graduko baldintzak baliatu zituen Atletico Madril eta Brujasen arteko partida ikustera bidaiatzeko.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko abenduaren 19a
Argazkia: @eldiarioes

Ricardo Guerra espetxeko bigarren gradura itzuli dute eta erregimen arruntean kondena betetzen jarraitu beharko du. Madrilgo gizarteratze zentro batean barneratuta egotetik Alcalá de Henares-eko espetxera eraman dute.

Espetxeetako iturriek Efe albiste agentziari azaldu diotenez, Gerrari hilaren 10etik 17ra arteko baimena emana zioten.

Hala ere, atzerrira bidaiatzeko beharrezkoak diren baldintzak ez zituen bete. Zentroko tratamendu-batzordeari ez zion bidaiaren inguruan ezer jakinarazi eta honek ezin izan zuen espetxe-zaintzako epailea abisatu, hori baita baimena eman behar duena.