Urriaren 17tik 19ra egin behar zituen Espainiako Armadak ariketa militarrak baina azkenik aste honetan egiten ari dira. Bardeak Libre plataformak elkarretaratzea eginen du asteazken honetan 19:00etan.
Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzaren aurrean eginen du protesta 19:00etan Bardeak Libre plataformak. Aurten hirugarrernez benetako suarekin ariko da Espainiako Armada maniobra militarrak eginez. Joan den astean egitekoak zituzten baina azkenean astearte, asteazken eta ostegun honetan eginen dituzte. Azaroaren 18an ere protesta eginen dute 20:00etan Tuteran.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.