argia.eus
INPRIMATU
Hiru urteko kartzela-zigorra eta 12.960 euroko isuna zortzi emakume erasotzeagatik
  • Honako honetan Gasteizen gertatu da: sistema judizialaren jite matxista agerian geratu da. Arabako Auzitegiak hiru urteko kartzelaratzearekin eta 12.960 euroko isunarekin zigortu du gutxienez zortzi emakume eraso dituen gizona, horietatik lau adin txikikoak.

Hala Bedi @halabedi 2018ko maiatzaren 16a
"Feministok Prest!" lemapean 2016an Gasteizen egindako manifestaldia

Ekintza hauen gaineko epaiketa Arabako Auzitegian burutu da: fiskaltzak eta defentsak adostasun akordio bat sinatu dute, akusatuak berretsi duena, gertakariak eta zigorrak onartu baititu. Horrez gain, emakumeei eragindako kalteengatik erantzukizun zibil moduan, erasotzailea 2.500 euro ordaintzera zigortua izan da.

Akordioa lortu aurretik, fiskaltzak “sexu abusu” delituengatik 20 hilabete eta 4 urte arteko kartzelaratzea eskatzen zuen, denak batuta 17 urte guztira. Dena den, Ministerio Publikoak kartzela zigorraren ordez akusatua herrialdetik kanporatzea eskatzen zuen, 10 urtez Espainiako Estatuan sarrera debekatuz.

Akusatuak onartutako ekintzak 2016ko uztaila eta azaroa bitartean gertatu ziren, Arabako hiriburuko hainbat lekutan.

 

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra. ARGIAk euskarara itzulia.