argia.eus
INPRIMATU
Hiru urte bete ditu Errekaleor auzo askeak
  • Urriaren 3tik 9ra egingo dute urteurren festa. Tailerrak, hitzaldiak, bazkariak, kontzertuak eta askoz gehiago prestatu dituzte urteurrenerako.

Topatu.eus @topatu_eus 2016ko irailaren 28a
Hirugarren urteurrena ospatzeko egitaraua.

Hiru urte igaro dira jada ikasle talde batek Gasteizko Errekaleor auzoko bloke bat okupatu eta auzoari bizitza ematen hasi zenetik. Geroztik pixkanaka eraiki dute Errekaleor auzo askea, eta hirugarren urteurrenera iritsi dira jada. Hiru urte bete dituztela ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute urriaren 3tik 9ra. Besteak beste hitzaldiak, tailerrak, bazkari eta afariak, zinema emanaldiak eta kontzertuak eskainiko dituzte.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra