Dirudienez, atxiloketek lotura daukate joko aretoen aurkako jardunarekin. Ostegun arratsaldean mobilizazioa deitu dute, atxiloketak gaitzesteko.
Ostegun goizean hiru pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Sopelan (Bizkaia). Gedar.eus kazetan publiko egindako informazioaren arabera, laugarren pertsona bat atxilotzekotan ere egon dira, baina hark epaitegiek heldutako zitazioa erakutsi die eta ez dute atxilo eraman. Iturri berak aipatzen duenez, "kalte jarraituak" delitua leporatzen diete.
Ustez, joko aretoen aurkako jardunagatik atxilotu dituzte. Hori adierazi dute zenbait herritarrek, Hirukan aipatzen denez. Diotenez, atzemandako hiru pertsonak joko aretoek herrian “sortzen duten miseria salatzeagatik” atxilotu dituzte.
Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostegun arratsaldean, 18:00etan, Sopelako Udaletxe plazan.