argia.eus
INPRIMATU
Hiru mila lagun bildu ziren atzo Eskola Txikien Egunean
2006ko ekainaren 12a

Atzo (11) Igeldon ospatu zen Eskola Txikien Eguna, Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik lelopean. Hiru mila pertsona inguru bildu zituen hemeretzigarren edizioak. Hezkuntza sailburu Tontxu Camposen ordez bere saileko Patxi Olaberria izan zen festan. Olaberriak eman zituen datuen arabera Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 58 eskola txiki daude guztira. Eskola horiek 2.400 ikasle eta 340 irakasle biltzen dituzte.