Richter eskalan 1,6 eta 2 arteko intentsitatea izan dute. Epizentroak Antsoainen, Berriozarren eta Iruñean eduki dituzte. Igande gauean eta astelehen goizaldean izan dira.
Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakinarazi duenez, astelehen goizaldean eta igande gauean hiru lurrikara izan ziren Iruñerrian. Lehena igandean, 22:15ean izan zen, 2ko intentsitatearekin, eta epizentroa Antsoainen eduki zuen. Bigarrena, egun bereko 23:14an, 1,6ko intentsitatearekin eta epizentroa Berriozarren zuela. Eta hirugarrena asteleheneko 4:33an, 2ko intentsitatearen, eta epizentroa Iruñean zeukala.