argia.eus
INPRIMATU
Hiru lagun atxiloturik, Plentziako ez-festetan
  • Bart izandako istiluetan atxilotu zituen Ertzaintzak, desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egotziz. Atzo hasi ziren Plentziako ez-festak.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 01

Hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Plentzian, atzo abiatzekoak ziren ez-festen testuinguruan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, irainak eta botilen jaurtiketak jaso zituzten poliziek eta desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egotzita atxilotu dituzte herritarrak.

Hiruka komunikabideak jakitera eman duenez, atxilotutako bi adin nagusikoak epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan, eta adingabea, berriz, aske utzi dute legezko tutoreen esku, Adingabeen Fiskaltzari jakinarazi ondotik.

Barda gauean Ertzaintzak erabilitako indarkeria ageri da sare sozialetan zabalduriko hainbat bideotan: