argia.eus
INPRIMATU
Hiru hildako eta bi desagertu utzi ditu Galizia suntsitzen ari den suteak
Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 16a
Herritarrek ahal bezala egin diote suari aurre (Argazkia: @chema_torres)

 Orain dela hamabost egun 436 brigadista kanporatu zituen Xuntak eta, neurriak, Galiziak suaren aurka duen borrokan, “ez zuela eraginik izango” adierazi zuen Alberto Feijóo Galiziako presidenteak, eldiario.es atarian irakurri daitekeenez.

La voz de Galicia hedabidearen arabera, meteorologiak eragin zuzena izan du Galiziak sua hartzeko: haize bolada handiek, 30 gradutik gorako tenperaturek eta hezetasun faltak egoera are larriagoa bilakatu dute. Herritarrek, aldiz, interes pribatuak tarteko, nahita eragindako suteak izan direla salatu dute sare sozialetan. Gainera, baliabide publikoen faltagatik,  hala nola suhiltzaileak, edo erreskate zerbitzuak, bizilagunen arteko elkartasuna eta inplikazioa erabatekoa izan da. #ArdeGaliza traolatik, #queimangaliza (Galizia erretzen ari dira)  traola idaztera pasa ziren, egoeraren larritasuna salatzeko.

 

 

 

 

 

2003az geroztik, suteen ondorioz erretako lurretan eraikitzeko 30 urte behar ziren. Espainiako Kongresuan onartutako legea 2015an aldatu zen: Alderdi Popularrak 30 urteko epea kentzeko lege dekretua onartu zuen, lur horietan berehala eraikitzea ahalbideratuz.  Espekulazio eta pribatizazioari ateak ireki dizkion neurria izan dela salatu izan dute oposizioko alderdiek