argia.eus
INPRIMATU
Aste osoko grebak deitu dituzte hezkuntza publikoan
  • EAEko hezkuntza publikoan mobilizazio berriak iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek, urtarriletik ekainera bitarte (ikusi behean mobilizazioen egutegia). Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik lortu ezean, besteak beste langile guztientzako hiru greba egun eta sektoreka aste osoko grebak dituzte aurreikusita.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2018ko urtarrilaren 11

Hezkuntza publikoko langile guztiak daude deituta martxoaren 14, 15 eta ekainaren 12ko greba egunetara. Horrez gain, sektoreka aste osoko lanuzteak egingo dituzte (irakasleek apirilaren 23ko astean, heziketa berezikoek maiatzaren 7koan, sukaldeko eta garbiketako langileek maiatzaren 21ekoan eta Haurreskolakoek ekainaren 4koan). Batzarrak, elkarretaratzeak, sozializazio eta salaketa ekimenak… ere antolatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak “bere jarrera inmobilista” aldatu duela baina aldarrikapenen zati txiki bati baino ez diola erantzun iritzi diote sindikatuek. Datorren asterako bi aldeek dituzten negoziazio mahai sektorialetan aurrera egin ezean, mobilizazioei ekingo diete. Hezkuntzan inbertsioa handitzea da sindikatuen eskaera nagusia.

Une honetan nola dago egoera?

Irakurri Hezkuntza sailaren eta sindikatuen arteko azken negoziazio-bilerak emandakoa.