argia.eus
INPRIMATU
Hiru eraso matxista salatu dituzte astebetean Durangon
  • Astebetean bi aldiz aktibatu da eraso matxisten kontrako protokoloa Durangon. Abenduaren 11n eman zen erasootako bat, eta egunotan beste bi eraso salaketa jarri dituzte.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 19a
Eraso sexisten kontrako manifestazio bat, Durangon (Argazkia: Durangon.com)

Durangoko Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu duela jakinarazi du, bi neska gaztek eraso matxistak salatu dituztelako. Gertakariak salatzeko, Andereak elkarteak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, 20:00etan Andra Marin.

Orain astebete, abenduaren 11n, gizonezko bikotekideak eraso egin ziola salatu zuen emakume batek, Durangon bertan. Kasu horretan ere protokoloa aktibatu zen.

Guztira, 40 dira aurten Durangon salatutako eraso matxistak, Anbotok jakinarazi duenez.