argia.eus
INPRIMATU
Hiru emakume ijito hil dituzte Italian, auto barruan erreta
  • Segurtasun kamerek gertatutakoa grabatu dute: Erromako familia ijito bat auto batean lo egiten zegoela, bizilagun batek lehergailu bat jaurti du autora eta barruan zeuden hiru neska hil dira. Arrazakeriaren aurkako neurri eraginkorrak hartzeko eskatu die Ijitoen Batasunak Europako agintariei.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko maiatzaren 12a

Ctxt astekariak jaso duenez, eraso arrazista izan da. Familiak errumaniar jatorria du, hamaika anaia-arreba dira, eta horietako hiru hil dituzte: batek lau urte zituen, beste batek zortzi eta besteak hogei. Gurasoek autotik ihes egitea lortu dute.

Ijitoen Batasunak adierazi du lanean ari direla gertakariak argitzeko eta atentatuaren egilea eta honelako erasoak bultzatzen dituzten pertsonak atxilotzeko. “Italiako gizarteak eta autoritateek atentatua gaitzetsi dutela dakigu, eta eskertzen dugu, baina gehiago behar dugu. Argi utzi behar dugu arrazakeriak ez dutela tokirik gure gizartean”, adierazi dute. Arrazakeriaren aurkako neurriak hartzeko eskatu diete autoritateei.

Arrazakeriaren aurkako manifestazio antolatu dute Erroman eta parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.