argia.eus
INPRIMATU
Hiru elkarretaratze egingo dituzte Novaltiako langileek ostegunean Laudion
  • Ia 500 egun daramate beharginek greba mugagabean. Laudioko farmazien jabeek lan gatazkan duten erantzukizuna salatzea izango da elkarretaratzeen xedea, azaldu dutenez.

Aiaraldea @aiaraldea Txabi Alvarado BaƱares 2020ko azaroaren 11
Grebalariak ekaineko protesta batean. Argazkia: aiaraldea.eus.

Novaltiako langileak Laudiora bertaratuko dira bihar -azaroak 12-, hainbat mobilizazio egiteko. Hiru elkarretaratze egingo dituzte guztira, hiru farmazien aurrean: 11:00etan Zumalakarregi etorbideko 13. zenbakian egongo dira, 11:40an Ardantzazar kaleko 9.enean eta 12:25ean Lamuza kaleko 3.enean. 

Urtebete baino gehiago greban

Zamudion kokatutako botika banaketa enpresa da Novaltia. Bertako langileek urtebete baino gehiago daramate greban -2019ko uztailaren 22tik-, ia 500 egun. 

Salatu dutenez, enpresaren aldetik jaso duten gauza bakarra “greba eskubidea urratzea” izan da. “Aldi baterako laneko enpresen kontratazioekin grebalariak ordezkatzen ari dira legez kanpo”, azaldu dute grebalariek, “gaur egun hori gertatzen ari da, Lan Ikuskaritzak ezer egiten ez duen bitartean. Greba eskubidea bortxatuz, enpresako zuzendaritza lortzen ari dena da gatazka etengabe luzatzea”.

Langileek nabarmendu dute horren ardura ez dela soilik zuzendaritzarena, “baita Nolvatiaren akziodunak diren farmazien jabeena ere”. Horregatik egingo dituzte elkarretaratzeak establezimendu horien aurrean. 

Ekainean ere Laudion egon ziren beharginak, eta antzeko egoera salatu zuten:

ELAk du langileen ordezkaritza Novaltian. Sindikatuak ere eman du gatazkaren berri: