Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaioren atxilotzea "iraganera" itzultzea dela azpimarratu du Sarek eta hainbat herritan mobilizazio eta manifestazioak egin dituzte haien askatasuna eskatzeko, tartean Zarautz, Abadiño, Ziburu eta Arrasaten. Gaur igaroko dira epailearen aurretik hirurak, Madrilgo Tres Cantoseko polizia-etxetik igaro ondoren.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotutako Eizagirre, Arkauz eta Jaio preso ohiak eskatzeko eskatuz zientoka lagun bildu dira Euskal Herriko hainbat herritan. Sarek azaldu duenez "konponbide garaia da, ez akusazio zaharkitu eta korapilatsuen baitan espetxeak betetzen jarraitzekoa", horregatik, atxiloketa horiek "iraganera" itzultzeko saiakera dela dio herritarren plataformak.
Ertzaintzak 2019an aurkitutako "zulo" batekin lotuta egin ditu Guardia Zibilak atxiloketak, bertan gordetako materiala urte askoan erabili gabea eta zaharkitua zegoela esan zen ordukoan. Atzo Naiz.eus-ek zabaldutako informazioaren arabera astearte honetan pasako dira epailearen aurretik hiru atxilotuak, Madrilera eraman eta Tres Cantoseko polizia-etxetik pasa ondoren, dirudienez inkomunikatu gabe.
📺Arratsaldean Zarautzen, Ekhine Eizagirren herrian gaurko atxiloketak onartezinak direla adierazi dute manifestazio batean.
Egoera honekin amaitzeko garaia da, konponbide garaia da, ez akusazio zaharkitu eta korapilatsuen baitan espetxeak betetzen jarraitzekoa. pic.twitter.com/B5qhwePTr8
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) October 5, 2020
[BIDEOA] Imanol Jaio eta beste bi atxilotuak askatzea eskatu dute Abadiñon
📝Ehunka lagunek Traña-Matienako kaleak zeharkatu dituzte azken orduetako atxiloketak salatzeko eta atxilo harturikoak askatzea eskatzeko. https://t.co/v1uMHUADxY 📺 @anboto pic.twitter.com/id3y1e435Y
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) October 5, 2020