argia.eus
INPRIMATU
Hiru pertsona atxilotu eta prostituitzera behartutako lau emakume askatu dituzte Barakaldon
  • Atxiloketak Espainiako Poliziak egindako operazio baten parte izan dira. Internet bidez emakumeen sexu eskaintzak egiten zituzten.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2020ko urtarrilaren 27a
Espainiako Polizia, Barakaldoko ziten pisuan

Polizia iturrien arabera, ikerketa bi biktimaren salaketei esker hasi zen. Salaketa horien ondorioz, emakumeen sexu-esplotazioan aritzen zen familia-klan baten berri izan zuen Poliziak. Operazioan telefono mugikor bat konfiskatu duela jakinarazi du, 4.345 euro eskudirutan eta atxilotuak inkrimatzen dituzten hainbat dokumentu.

Paraguaiko bi emakumek eta Espainiako gizon batek osatzen zuten taldea. Emakumeen herrialde berdineko emakume gazteak erakartzen zituztela adierazi du Poliziak, behar ekonomiko handiak zituztenak. Biktimek ez zuten inoiz jasotzen agindutako dirua, kopuru txikiagoak baizik. Irabaziak haien familiei bidaltzen zizkieten, soberan geratzen zitzaien gainontzekoa janaria eta higiene-produktuak erosteko erabiliz.