Martxoaren 30 eta 31n Oiartzunen ospatuko duten topaguneko egitarauko lehen zertzeladak eman dituzte Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Formakuntzarako eta eztabaidarako hitzaldi eta tailer ugari eskainiko dituzte
Feminismoa, memoria historikoa, internazionalismoa, klase borroka, ekonomia sozial eraldatzailea, amalurraren defentsa, euskara... Gai ugari lantzeko aukera eskainiko dute Aitzinak eta Ernaik martxoaren 30tik apirilaren 1era antolatutako Gazte Akelarrean. Hiru ataletan banatu dituzte egitarauko lehen zertzeladak: lurra, gorputza(k) eta sua. Gazteakelarrea.info webgunean eman dute xehetasun guztien berri.
Gazte Akelarreko bonoak salgai daude jada Euskal Herriko txoko ugaritan.
Albiste hau Topatu.eus webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta