argia.eus
INPRIMATU
“Hirigintza pelotazo” esateagatik isuna jarri diote Baztango alkate ohiari
  • Auzitegiek zigortu egin dute Garbiñe Elizegi Baztango alkate izandakoa Aroztegia proiektua "hirigintza pelotazo" izendatzeagatik.  

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko otsailaren 14a
Arg: Euskalerria irratia

Baztango alkate ohia, Garbiñe Elizegi, kondenatu dute Aroztegiako proiektua “pelotazo espekulatibo edo hirigintza pelotazo” izendatzeagatik. Hala, zigorra ere ezarri diote: 1.000 euro ordaindu beharko ditu Aroztegia Jauregiaren "izen onean legez kontrako" esku sartzeagatik.

Epaia oraindik ere errekurritua izan daiteke baina gaur, Iruñeko Auzitegiak ebatzi du “pelotazo” adiera, enpresa pribatu baten aurka egindakoa dela, inolako erlaziorik ez duena arlo politikoarekin eta hitz horren erabilera ez zela beharrezkoa euren iritzia emateko.

Epaiketan, auzi jartzaileak 36.000 euro eskatu zizkion indemnizazio gosara, Ministerio Fiskalak eta alkate ohiak eskatu zuten demanda hori bertan behera uzteko.

Alkate ohiaren aldetik, magistratuak nabarmendu du, informazioa helarazteaz gainera eta justizia jauregiaren aurrean, libreki adierazi dezakeela bere iritzia Palacio de Aroztegia SLren inguruan, are gehiago interes orokorreko gaia denean. 

(Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)