Auzitegiek zigortu egin dute Garbiñe Elizegi Baztango alkate izandakoa Aroztegia proiektua "hirigintza pelotazo" izendatzeagatik.
Baztango alkate ohia, Garbiñe Elizegi, kondenatu dute Aroztegiako proiektua “pelotazo espekulatibo edo hirigintza pelotazo” izendatzeagatik. Hala, zigorra ere ezarri diote: 1.000 euro ordaindu beharko ditu Aroztegia Jauregiaren "izen onean legez kontrako" esku sartzeagatik.
Epaia oraindik ere errekurritua izan daiteke baina gaur, Iruñeko Auzitegiak ebatzi du “pelotazo” adiera, enpresa pribatu baten aurka egindakoa dela, inolako erlaziorik ez duena arlo politikoarekin eta hitz horren erabilera ez zela beharrezkoa euren iritzia emateko.
Epaiketan, auzi jartzaileak 36.000 euro eskatu zizkion indemnizazio gosara, Ministerio Fiskalak eta alkate ohiak eskatu zuten demanda hori bertan behera uzteko.
Alkate ohiaren aldetik, magistratuak nabarmendu du, informazioa helarazteaz gainera eta justizia jauregiaren aurrean, libreki adierazi dezakeela bere iritzia Palacio de Aroztegia SLren inguruan, are gehiago interes orokorreko gaia denean.
(Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.
Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.
Aroztak Herri Ekimenak jakinarazi du sei pertsona epailearen aurretik igaro beharko direla, Aroztegiako makroproiektuaren aurkako protesten harira. Ekimenak babesa helarazi die, eta mobilizazioak deituko dituela iragarri.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak seirehuna euroko isunarekin zigortu ditu Ahotsa.info eta Ekinklik-eko bi kazetari grafiko. Guardia Zibilak dago isunaren atzean; kazetariei leporatzen die agenteak identifikatzea errazten duten irudiak publikatu izana.
Hamar pertsona auzipetu dituzte egitasmoan parte hartzeagatik. "Herri oso baten kontrako erasoa" dela salatu dute, eta "herri gisa erantzungo" dutela ziurtatu.
10 isun hartu zituzten joan den astean Aroztegiko proiektuaren kontrako mobilizazioetan parte hartu zuten herritarrek.
Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.
Aroztak Herri ekimenak deituta Elizondotik Lekarozera manifestazioa egin dute Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatzeko. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu dute.