Etxerik gabekoei etxebizitza bat emateko aukera du Administrazioak baina halakorik egiten ez duela salatu dute. Geldiezinak direla eta etxe kaleratzeak geldiarazten segituko dutela oihukatu dute.
Hipotekek Kalteturikoen Plataformako kideak Iruñeko Etxebizitza Bulegoan sartu dira. Deskalzos kaleko egoitzan sartu eta pankarta adierazgarria zabaldu dute: "Bankuak eta Administrazioa: etxebizitzak badaude baina familiei ez dizkiezue ematen". Txaleko berdez jantzirik izan dira plataformako kideak: "Geldiezinak gara. Stop etxe kaleratzeak" irakur zitekeen txalekoetan.
Iruñean 200 etxebizitza daude hutsik eta gutxienez 110 familia daude etxe duin bat izan gabe. Horiei irtenbide emateko eskatu dute Iruñeko Etxebizitza Bulegoa okupatuta.