Astelehenean Iruñeko Ziudadela hondartza bat bihurtu dute hipika txapelketa egiteko erabilitako areatza aprobetxatuz. Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Navarra Sumak antolaturiko hipika txapelketak eskuinak duen hiri ereduaren ispilua dela salatu nahi izan dute Hipikarik Ez ekimeneko kideek.