Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez, Sirian, Ukrainan, edo Marokok Mendebaldeko Saharan okupatutako zatian, etab. Eta bigarrena, Israelgo armadak eragin dituen hilketa bortitz horiek zigorrik gabe geratuko direla, Israelen atzean AEBak daudelako. Hala eta guztiz ere, Nazioarteko Zigor Auzitegiak B. Netanyahu Israelgo lehen ministroa atxilotzeko agindua eman du. Gainera, orain, eta ikertu nahi ez bada ere, badakigu zantzu guztiak zein diren, erradioaktibitatearen igoera, bonbaren irudiak edo Turkiaraino iritsi zen efektu sismikoa, Israelek Siriaren aurka egindako bonbardaketa bonba nuklear taktiko batekin egin zela (B61).
Bestalde, Estatu Batuetako presidente aldaketak ez du eraginik izango Palestinako gaian, Bidenek eta Trumpek pentsaera bera dutelako gai horren inguruan. Trumpek gerra amaitu nahi duen arren, argi dago hori ere armamentu-enpresen zerbitzura dagoela. Izan ere, Ukrainako armadari armak emateaz gain, Europako mendebaldeko herrialdeei arma-aurrekontua handitzeko eskatu die, adibidez, Trumpen itzulerak Espainiako Estatua 10.500 milioi gehiago gastatzera behartu du. Azkenean, herritarrok dugun pertzepzioa da, nahi ez dugun gerra batera garamatzaten bitartean eta armagintzaren aurrekontuak handitzen diren bitartean, pentsioak, osasuna, mendekotasuna, hezkuntza eta abarretarako aurrekontua ahultzen dela. Horregatik guztiagatik, uste dut garaia iritsi dela planto egiteko eta botere-egitura benetan demokratikoak eskatzeko, lau urtean behin herritarren interesei erantzuten ez dieten subjektuak aukeratzea herriaren aurka doalako.
Patxi Aznar Bellido