argia.eus
INPRIMATU
Hilketa zantzuak atzeman dituzte Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan aurkitutako emakumearen gorpuan
  • Larunbat goizaldean 40 urte inguruko emakume baten gorpua aurkitu dute Getxo eta Portugalete arteko itsasadarreko uretan. Autopsiak aditzera eman du itota hil zela, eta laupabost egun zeramatzala uretan. Gorpuak pisuak zituen lotuta gerri aldean. 

ARGIA @argia 2022ko abenduaren 26a
Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan agertutako gorpua hilketaren biktima izan ote zen aztertzen ari dira.

Larunbat goizaldean 40 urte inguruko emakume baten gorpua aurkitu dute Getxo eta Portugalete (Bizkaia) arteko itsasadarreko uretan, Bizkaiko Zubitik gertu. Hasieran suizidio kasutzat ikertu bazuten ere, El Correo-k astelehenean jaso du kasua tratatzen ari den Guardia Zibilak ez duela baztertzen hilketa izatea. Hedabidearen arabera, autopsian itota hil izanaren zantzuak topatu dituzte. Halaber, gorpuak pisuak zituen lotuta gerriaren inguruan eta laupabost egun zeramatzan uretan. Larunbatean 06:00ak aldera topatu zuten hilotza.

Hildakoa identifikatzeko lanetan ari dira, ez baitzuen agiririk aldean. Bilboko Auzitegi Medikua egiten ari da gorpuaren autopsia.