argia.eus
INPRIMATU
Hilketa matxisten aurka kalera aterako da berriz ere Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa
  • Bardozen 90 urteko gizon batek 72 urteko emakumea hil ondotik, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzeak egingo ditu Lapurdiko herri horretan nola Hego Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Azaldu dutenez, 2003az geroztik hiltzen duten ehungarren emakumea da Bardozekoa.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 27a
Ekainaren 21ean Urruñan izandako hilkatea salatzeko elkarretaratzea Bilbon (argazkia: Ecuador Etxea)

Biolentzia matxistak ez du etenik eta denbora gutxiren buruan beste emakume bat hil du gizonezko batek Euskal Herrian, asteartean izan zen Bardozen, tiroz. Emakumeen Mundu Martxak azaldu duenez 2003an zenbatzen hasi zirenetik ehungarren hilketa da honakoa eta egoera horren aurrean "nazkatuta" daudela adierazi dute.

Hala, elkarretaratzeak deitu dituzte, ostegunean Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, eta ostiralean Bardozen, "jendartea sentsibilizatzen eta biktimei gure babesa eta laguntza eskaitzen" jarraitzeko. Erakunde horrek eskatu du "egungo jarrera konpliazeak" alboratu eta "behingoz benetako neurriak" hartzeko halako hilketa gehiago gertatu ez daitezen.