argia.eus
INPRIMATU
Hileta-martxa Gasteizen, Mediterraneoan hildakoak gogoratzeko
  • OEE Arabak deituta, hileta-martxa sinboliko egin zuten larunbatean Mediterraneoan hildakoak gogoratzeko. Asteazkenean Ongi Etorri dokumentalaren estreinaldia eta, 5m5. Herrien besarkada kanpainaren aurkezpena izango dira Gasteizen.

     

Hala Bedi @halabedi 2019ko apirilaren 01

Turkiako kostan gertatutako hondoratze baten ondorioz lau hildako, Lampedusara hurbiltzen ari zirela zortzi desagertu itsasoan, Alborango itsasoan patera galbidean 48 migratzaile zeramatzala … Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba plataformak deituta, hileta-martxa sinbolikoa egin zuten aurreko larunbatean Gasteizko kaleetan, Europan gertatzen ari diren heriotzak salatzeko asmoarekin.

OIM-ek (Migrazioen Nazioarteko Erakundeak) eta ACNUR-ek jasotako datuek diotenez, 2014. urtetik gaur egun arte, 17.500 lagun hil dira Mediterraneoan (2018an bakarrik 2.262 izan ziren). Elkarte horien ustez, gainera, itsasoan hil dela baieztatzen den migrante bakoitzeko, errealitatean beste bi gehiago dira hiltzen dira.

“Zenbaki horiek, baina, Europarentzat ez dira esanguratsuak; ez behintzat, bere politika neoliberalek eta diru-goseak dartzaten zifrak bezainbestekoak. Beraienak dira espolioa, gerra, pobrezia, aldaketa klimatikoa… eragiten duten politika neokolonial horiek, ondorio gisa heriotza eta behartutako migrazioa dakarten politikak. Eta horiek dira arazoaren benetako kausa”, salatu du plataformak.

Bestalde, OEE Arabak gogoratu duenez, apirilaren 3an, asteazkenean, 19:30ean Aldabe gizarte etxean, Ongi Etorri dokumentalaren estreinaldia izango da. Bide batez, 5m5. Herrien besarkada kanpainaren aurkezpen ofiziala egiteko baliatuko dute hitzordua.