Mugarik Gabeko Medikuek 2022ko balantzea argitaratu dute, eta espetxeratutako, hildako, bahitutako eta desagertutako kazetarien goranzko joera nabarmendu dute. Inoiz baino gehiago dira estatuek espetxeratutako kazetariak: 533.
Mugarik Gabeko Kazetariek, urteroko moduan, asteazkenean argitaratu 2022an hildako, espetxeratutako, bahitutako eta desagertutako kazetarien datuak, eta iazkoak gainditu dituzte: inoiz baino kazetari gehiago dauden kartzeletan, eta geroz eta gehiago dira emakumezkoak. 533 espetxeratuetatik 78 dira, duela bost urte zirenaren bikoitza.
Txina da kartzelan kazetari gehien dituen herrialdea (110), eta atzetik Myanmar (62), Vietnam (39), Bielorrusia (36) eta Iran (47). Azken honetan, joera nabarmendu da Poliziak Mahsa Amini hil osteko protesten harira. Haietako bi emakume, Nilufar Hamedi eta Elahe Mohammadi, heriotza zigorrera kondenatuta daude. Pablo Gonzalez ez dute zerrendan sartu; haren kontrako delituak jakin arte itxarongo dutela esan du erakundeak.
Hortaz gain, 57 kazetari hil dituzte aurten, -iaz 46 izan ziren-. Ukrainan, gerra hasi zenetik zortzi hil dituzte; hala ere, %65 bakean kontsideratutako herrialdeetan gertatu dira: gehienak Mexikon (11). Bestalde, 65 kazetari bahituta daude, eta 49 desagertuta.