Tunisiako gobernuburuak murrizketak egingo dituela adierazi eta urtea hastearekin batera milaka herritar kalera atera dira austeritate politiken aurka. Istilu handiak izan dira eta pertsona bat hil da.
Udaberri arabiarraren sorlekua izan zen Tunisia. Ben Ali kargugabetzea ekarri zuen 2011. urteko mugimendu hura buruan, berriz ere kalera atera dira Tunisiarrak. Gobernuak aplikatu nahi dituen austeritate politiken aurka ari dira protestan, BBCk jaso duenez.
Deuxième nuit de révolte générale en Tunisie, plus de 200 personnes arrêtées et 50 policiers blessés. Les révoltés ont brûlé des postes de police et 45 véhicules des forces de l'ordre. Force à la jeunesse tunisienne insurgée 🔥✊ https://t.co/9xAAblGPd5 pic.twitter.com/QV12WVueoJ
— Ter-Ter et Liberté (@TerTerEtLiberte) 10 de enero de 2018
Poliziak gogor jo du manifestarien aurka azken egunotan. Herritar bat hil da dagoeneko eta 200 lagun baina gehiago atxilotu dituzte protesta horietan parte hartzeagatik. Tunisiako Giza Eskubideen Ligak gogor salatu du gobernuaren errepresioa.
Tunisiako ekonomia kinka larrian dago, turismoa eta atzerriko inbertsioa asko txikitu baitira azken urteotan. Youssef Chahed Tunisiako gobernu buruak 2018an murrizketak egingo zituela adierazi zuen, bere esanetan herrialdeko ekonomia salbatu ahal izateko.