Azpeitiko herriko plazan egin dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik ahots goran irakurri dituzte Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izen-abizenak.
Israelen genozidioa salatu eta palestinarrei elkartasuna adierazteko ekimen berezia antolatuko du Azpeitiko Elkar-Ekin taldeak abenduaren 22an. Urriaren 7tik aurrera hil dituzten milaka palestinarrak gogora ekarri dituzte herriko plazan. Jada 18.000 baino gehiago dira hildakoak, eta haietako 4.000 oroitu dituzte 200 herritarrek.
Bost orduz, arratsaldeko 15:30etik 20:30era egin dute ekimena, eta gabon hauetarako herriko kaleetan jarritako bozgorailuetatik entzun dira hildakoen izenak. Arabiar askok parte hartu dute elkartasun ekimen horretan.