argia.eus
INPRIMATU
Hilda aurkitu dute Mexikon desagertuta zegoen bikote lapurtarra
  • Bikotearen ostatuan bertan topatu dituzte gorpuak, haien ondasunekin batera. Irailaren 12an izan zen azkenekoz Michel Amado eta Assya Madjourren berri.

ARGIA @argia 2022ko urriaren 18a
ta Assya Madjour bikote lapurtarra hilda aurkitu dute

Irailetik Mexikon desagertuta zegoen bikote lapurtarra hilda aurkitu dute Valladolid (Mexiko) hirian, haien ostatuan. Yucatango Fiskaltzak jakinarazi du poliziak bi gorpu aurkitu zituela joan den asteburuan, eta DNA probak egin zain daude. Naizek jaso duenez, bikotearen familiak baieztatu Michel Amado eta Assya Madjour lapurtarrak direla. Beraien ondasunak ere ostatuan bertan aurkitu dituzte.

Urteak zeramatzaten Mexikoko Yucatan estatuan bizitzen, eta La Catrina ostatuaren jabe ziren. Irailaren 12tik ez zen Amado eta Madjourren berririk.