Hilaren 24tik 30era bitartean egingo dute aurtengo (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea. Aurtengo programazioa aurkezteko spota argitaratu dute asteazken honetan.
Dagoeneko tradizioa bihurtu da (H)ilbeltza iragartzeko noir zinemaren kutsua duen spota argitaratzea, 2018ko edizioaz geroztik formatu hori erabiltzen ari baitira antolatzaileak.
Aurten, Bira Produkzioak ekoiztetxeak egin du, ia osorik plano-sekuentzia bakarrean. Nobela beltzaren asteko egitaraua zein izango den ezagutzeaz gain, ezustekoren bat ere jasoko du agian ikusleak.