argia.eus
INPRIMATU
Hilaren 11n eskainiko dute Barkoxeko herritarrek maskaradaren aurreneko emanaldia

2009ko urtarrilaren 07a

Barkoxeko maskaradan 48 herritarrek parte hartuko dute. Hilaren 11n eskainiko dute lehenengo emanaldia, Barkoxen bertan. Azkena ere han egingo dute, apirilaren 12an. Tartean, beste hamar emanaldi eskainiko dituzte Zuberoan: sei Mauleko kantonamenduko herrietan, hiru Atharratzekoan eta bat Olorue-mendebaldekoan (Eskiulan).