Bilboko 10. Instrukzio Auzitegiak erabaki du defentsak jarritako errekurtsoak ebazteko hilabete luzatzea instrukzio fasea.
Fiskaltzako iturriak aipatuz Deia egunkariak publikatu duenez, Ana Torres epaileak ikerketa hilabete luzatzea erabaki du, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek hildako Athleticzalearen familiak jarritako errekurtsoak ebazteko.
Aurretik epeari jarritako luzapena abenduaren 5ean amaitzekoa zen. Sei hilabeteren ostean, errekurtsoek ebazteke jarraitzen dute.
Cabacasen familiaren defentsak "Ugarteko" ertzain burua inputatzeko eskatzen du, Bilboko komisaldegiko burua gau hartan eta Indautxuko Kirruli Herriko Tabernara "guztiarekin sartzeko" agindua eman zuena. Hainbat ertzaini deklarazioa berriz hartzeko eskatzen du.