Hil egin da Xabier Lete

  • Xabier Lete idazle, poeta eta abeslaria hil egin zen atzo 21:30ean. Herenegun eguerditik Donostiako ospitalean zen oso egoera larrian. Azken urteotan hesteetako gaixotasunekin ibilia da abeslari oiartzuarra. Edonorentzat egongo da irekia Hernaniko Orbegozo tanatorioan, gaur eguerdiko 12etatik aurrera. Gorputz ematea astelehenean izango da, ta hileta elizkizunak Urnietako elizan egingo dira asteartean, hilaren 7an.


2010ko abenduaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Xabier Lete
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Xabier Lete Bergaretxe 1944an Oiartzunen jaiotako idazle, poeta eta kantaria da. 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, Ez Dok Amairu taldeko kide izan zen. Ondoren, bakarlari gisa hasi zen eta bederatzi disko kaleratu zituen. Telebistan bertsolaritzaren antologia programa egin zuen eta orotara zazpi olerki liburu kaleratu zituen, azkena orain bi urte, Egunsentiaren Esku Izoztuak. Liburu honekin 2009ko Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen. 2010etik ohorezko euskaltzain da.

Ikusi 2008an, Mikel Laboa hil berritan, Egunsentiaren Esku Izoztuak liburua aurkeztu zuenean Iruñean egin zuen poema errezitaldiko zenbait pasarte biltzen dituen bideoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xabier Lete
2021-07-19 | Pilar Iparragirre
Xabier Lete: «Euskal Herri berri posible baten ahots mezulari zen Lurdes»
Cesare Pavesek poema batean idatzitakoarekin ematen diozu Hastapenak atalari amaia...
Bai. Izan zen gizon bat/ saiatu zena,/ baina ez zuena asmatu. Horrela da nirea.

Gogor samarra epaia... Dena den, zerk eraman zintuen zu kantagintzara?
Iraganeko denboretan eta, batez ere,... [+]


Xabier Leteren obraren aldarri ozena

Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]


Xabier Lete: non hago, zer larretan

Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.

 


2013-05-02 | Jon Torner Zabala
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria
Xabier Letek irabazi du Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) poema liburuagatik. Itzulpen onenaren saria Antton Olanori eman diote Wilkie Collinsen The Moonstone liburuaren euskaratzeagatik. Ilargi-Harria izenburupean plazaratu dute Elkar eta Alberdania... [+]

2011-11-23
Xabier Leteren azken kontzertua CDan aterako dute. Entzun aurrerapen kantua

Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak... [+]


2011-09-28
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren omenezko kantaldia urriaren 11n Urnietan

Urnietan (Gipuzkoa) jaio zen Lurdes Iriondo, eta bertan bizi izan zen urte askoan Xabier Leterekin. Urriaren 11n haien omenezko kantaldia egingo dute hango kiroldegian, Xabier Lete gogoan biraren baitan. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Pier Paul Berzaitzek, Arantza... [+]


Eguneraketa berriak daude