51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.
Cerio Ensilados enpresako langilea zen hildako lizarratarra. LAB sindikatuak eguneratzen duen istripuan hildako langileen zerrendan jasotzen duenaren arabera, zuhaitz bat gainera etorri eta gero izan du istripua. Aurten hil den zortzigarren garraiolaria da, eta .
Lan istripuz “gero eta garraiolari gehiago” hiltzen dela salatu du, hain zuzen ere, ELA sindikatuak azken heriotzaren harira, eta sektorean nagusi den prekaritatearen ondorio dela salatu du. Soldatapeko langileek lan baldintza “eskasak” dituztela ziurtatu du sindikatuak, eta beste garraiolari asko autonomoak direla, “soldata duina” eskuratzeko “lanaldi amaigabeak” egitera behartuta daudenak. Errepide sarearen egoera “txarra” dela eta ibilgailuei ez zaiela egiten beharrezko mantentze lana ere salatu du, istriupak areagotzea dakarrena. Horrela, lan istripuak “trafiko istripu gisa kamuflatzen” dira, ELAren esanetan
Lan Ikuskaritzako langile kopurua hirukoiztu eta 45era igotzeko eskatu dio ELAk Nafarroako Gobernuari, “Europako jarraibideak betetzeko eta Nafarroako enpresetan eta lantokietan sistematikoki ematen diren ez betetzeak behar bezala kontrolatzeko”.