argia.eus
INPRIMATU
Hil egin da iragan astean Bergaran zauritutako langilea
  • Iragan asteko ostegunean zauritu zen larri Bergarako (Gipuzkoa) Embalan 3 lantegiko langilea, zama bat gainera erorita. 2024 urtean hiltzen den 26. langilea da.

ARGIA @argia 2024ko maiatzaren 28a
Argazkia: LAB

Iragan astean LAB sindikatuak salatu zuenez, 51 urteko langilea bakarrik ari zen kamioi baten zamatze lanak egiten zama gainera erori zitzaionean. Astelehenean hil da ordutik larri zegoen langilea. Lan horiek duten “arriskua” nabarmendu zuen sindikatuak, eta enpresariei eskatu zien horiei aurre egiteko “beharrezko diren neurri guztiak” hartzea.

Araudiak betetzen ez dituzten enpresariek langileak “hiltzen” dituztela salatu zuen LABek, eta Jaurlaritzari leporatu zion enpresarien “konplize” izatea, besteak beste lan ikuskaritza “apenas ikuskaririk” gabe mantentzeagatik.

Kontzentrazioa heriotza salatzeko

Astearte eguerdian kontzentrazioa egin dute LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE-Etxalde sindikatuek Embalan 3 enpresaren sarreran, Patronalak eta instituzioek gaixotzen eta hiltzen gaituzte. Prekarietateak hiltzen du lelopean. Bergarakoa 2024an hiltzen den 26. langilea da, 2023an 59 izan ziren hildakoak.