argia.eus
INPRIMATU
Hasier Etxeberria hil da
ARGIA @argia 2017ko martxoaren 29a
Hasier Etxeberria, artxibo irudi batean. (ARGIA)

Kazetaritza alorrean, euskara, literatura eta gastronomia uztartu zituen. ETB1en Sautrela saioa gidatu zuen hainbat urtez.

Idazle gisa ondorengo lanak egin zituen, Wikipedian ikus daitekeenez:

Narrazioan Ipuin ezberdinak eta erregalokoak (1984, Elkar), Alajaineta (1995, Elkar), Karramarroaren aztarnak (1997, Elkar). Nobelagintzan Mugetan (1988, Elkar), Arrainak ura baino (1999, Kutxa fundazioa), Eulien bazka (2003, Susa), Mutuaren hitzak (2005, Susa), Iturrino Handia (2007, Susa).

Haur eta gazte literaturan Estatua baten historia (1988, Elkar), Inesaren balada (2002, Elkar).

Antzerkiaren alorrean Antso erregea (2004, Egilea editore); Sukaldaritza esparruan Sukaliztegi partikularra (1996, Orain), Erabateko sukaldea (1998, Ttarttalo): Julian Bereciartua eta Luis Irizarrekin elkarlanean; Gipuzkoako Gastronomia  (2002, Gipuzkoako Kutxa) Martin Berasategirekin batera, Sukaldean-1001 errezeta etxean egiteko (2004, Lur): David de Jorgerekin elkarlanean.

Elkarrizketaren generoan Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan (2002, Alberdania): Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre eta Joseba Sarrionandiarekin elkarrizketak.

Patri maitea... (2003, Alberdania) bilduma ere egin zuen.

Sarean Zuzeuren sortzaileetako bat izan zen eta Alua Mundua bloga zuen.