argia.eus
INPRIMATU
Hil da Martin McGuinness, Sinn Feinneko buruzagi historikoa
  • Martin McGuinness 66 urterekin hil da Derry hirian, politika utzi eta aste gutxira, gaixotasun genetiko baten ondorioz. Sinn Feinneko kide eta IRAko buruzagi ohia zen. Urtarrilera arte lehen ministro ordea izan zen Ipar Irlandako Gobernuan, baina kargua utzi zuen Arlene Foster gobernuburuarekin desadostasunak zirela eta.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 21a
Martin McGuinness, 2012ko argazki batean (Arg.: Sin Feinn-CC By)

McGuinness Sinn Feinnen talde negoziatzaileko burua izan zen, 1998ko Ostiral Santuko Akordioarekin amaitu zen bake prozesuan. 1999tik 2002ra Ipar Irlandako Hezkuntza ministroa izan zen, eta 2007an Lehen ministro orde kargua hartu zuen, harik eta joan den urtarrilean uztea deliberatu zuen arte.

Erabaki horren ondoriozko krisiak hauteskundeak deitzera behartu zuen; McGuinness ez zen horietara aurkeztu, eta politikaren lehen lerrotik aldendu zen, bere gaixotasuna zela eta.