Koldo Larrañaga apaiza eta euskaltzale handia zendu da, 94 urte zituela. Añanan euskara berreskuratzen eta euskal zinemagintzan lan handia egin du Larrañagak. Hileta ostegunean izango da, 19:30ean San Martin elizan, Gasteizen.
Azken hirurogei urte eman ditu Koldo Larrañaga apaizak (Azkoitia, 1923) Lantarongo Caicedo-Yuso herrian, bere nagusiek bertara 'erbesteratu' zutenetik hain zuzen, Legutioko nekazarien alde jarri zelako soroak ureztatzeko eskubideei buruzko gatazka batean. Hasiera batean, Añanan, ez zuten ondo hartu "apaiz gorria", baina gerora herritarren esker ona irabazi zuen.
Betidanik euskararen aldeko borrokan aritu da Larrañaga Añana Kuadrillan. Euskara berreskuratzeko zerbait egin behar zela-eta lehen saioa orain 30 urte egin zuten, Angostoko komentuan: Bertan 15 eguneko ikastaro bat antolatu zuten fraideek, eta Araba osoko jendea bildu zen bertan. Halaber, Gaubeako medikuarekin batera, bertako eskolan euskara irakasten hastea lortu zuen, gero Lantaronen gau-eskola hasi zen, eta pixkanaka-pixkanaka herri ia guztietan euskara ikasteko taldeak osatu ziren.
Euskal zinemagintzan aitzindaria izan da Koldo Larrañaga; Frankismoaren bukaeran euskal zinema nazionalaren oinarriak jarri nahi izan zituen Ikuska film labur bilduman parte hartu zuen, besteak beste, Antxon Ezeiza, Montxo Armendariz, Jose Luis Egea, Pedro Olea eta Imanol Uriberekin batera. Arabako nekazal eremuaren huste arriskutsua erakutsi zuen Koldo Larrañaga apaiz eta zinemagileak Arabako herrien heriotza film laburrean.
Albiste hau Arabako Alean argitaratu du Estitxu U. Lopez de Arkautek eta CC lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024
---------------------------------------------------
Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]