Guardia Zibila 7:30etan sartu da Irurtzunen dagoen Inasa lantegian makinak eramateko. Fabrika hustea dute helburu, langileen borondatearen kontra.
Atzo bertan helegitea jarri zuten Inasako langileek makinak eramatea geldiarazteko, beraien esanetan enpresa errentagarria delako.
“Langile harresia” osatzeko deia zabaldu dute Guardia Zibila agertu ostean. Enpresaren aurrean jendea pilatu nahi dute, hartara makinen garraioa eragozteko. 19:00etan manifestazioa egingo dute.
Igor Arroio LABeko kideak Info7 irratiari adierazi dionez, “hil ala biziko momentuan" dago Inasako afera.