argia.eus
INPRIMATU
Hikaldia ere martxan da Goierrin Euskaraldiarekin batera
  • Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoteka aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte bikoteek.

Sustatu 2022ko azaroaren 21

Hauek dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak:

  • Gipuzkoako Goierri eskualdean bizitzea.
  • 2022ko Euskaraldian eta Hikaldian izena emanda izatea.
  • Hikaldian izena emanda dagoen beste lagun batekin bikotea osatzea.
  • Bikoterik ez duenak lehiaketan parte hartzeko Bikote bila orrian izena eman behar du eta izena emandakoen artean bikoteak osatuko ditu Aittu! Euskara Elkarteak.
  • Hika-mika lehiaketan parte hartu behar duen bikoteak Izen-emate orria beteta izatea ezinbesteko baldintza da.
  • Lehiaketan zehar proposatutako ariketa guztiak egitea.
  • Egindako ariketen audio fitxategiak, bikotearen izen-abizenak jarrita, Aittu! Euskara Elkartearen telefonora (688 76 86 09) bidaltzea whatsapp bidez abenduaren 3a baino lehen

Ariketa bakoitza neurtzeko ondorengo parametroak hartuko dituzte kontuan:

  • umorea
  • sormena
  • originaltasuna
  • egokitasuna
  • zuzentasuna

Bikote irabazleak bi lagunentzako Txangurro Afaria irabaziko din Beasaingo Kattalin jatetxean ondorengo menuarekin: