argia.eus
INPRIMATU
Higiezin-agentzien jarrera arrazista salatu dute Gasteizen
  • Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak, Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabarekin batera, mobilizazioa egin du astelehenean Andra Mari Zuriaren plazan, higiezin-agentziek ezartzen dituzten "filtro arrazistak" salatzeko.

Hala Bedi @halabedi 2021eko apirilaren 21a
(Argazkia: Gasteizen, Inor Ez Etxerik Gabe)

Hamarnaka lagun bildu ziren astelehenean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, ondoren hainbat higiezin-agentzien aurrean elkarretaratzeak burutzeko. Grupo Basalde, Anitua Fincas eta Inmobiliaria Roma agentzien aurrera eraman zuten protesta. Inmobiliaria hauek ezartzen dituzten "filtro arrazistak ilegalak direla" salatu zuten, eta Gasteiz harrera hiria izatea aldarrikatu, besteak beste. Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak deitutako mobilizazioan elkartutako lagunek etxebizitza eskubidea dela azpimarratu nahi izan zuten.

Filtro arrazistak frogatzeko esperimentua