argia.eus
INPRIMATU
Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?
  • Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.

Aitor Aspuru Saez Aiaraldea @aiaraldea 2025eko otsailaren 19a
Hidrogenoa eramaten duen hodia. FundéuRAE

Jose Ignacio Zudaire Petronor konpainiako CEOak prentsa agerraldia egin zuen astelehenean iragartzeko behin enpresa elektrikoen zerga kenduta Espainiako Kongresuan, Repsolek –Petronorren jabeak– urratsak abiatu dituela hidrogenoa ekoizteko zentrala irekitzeko Bilboko Portuan, 100 MW produzitzeko gaitasuna izango duena.

Azpiegitura 2028ko erdialdean egongo litzateke funtzionamenduan eta Aiaraldeko industria astuna hornitzea da bere helburuetako bat. Zudairek azaldu zuen Tubacex edota Tubos bezalako enpresek aukera urriak dituztela deskarbonizazioan sakontzeko eta garrantzitsuena dela erregai sintetikoen bidea hartzea, hau da, hidrogenoarena.

Horrek ekarriko luke 70 kilometroko hidrodukto bat eraikitzea, erregaia Ezkerraldetik Laudioko eta Amurrioko lantegietara eramateko.

160 milioi euroko dirulaguntza

Zudairek aipatu zuen azpiegitura osoak 260 milioi euroko inbertsioa behar duela eta horietako 160 Europar Batasunak ordainduko dituela, estrategikotzat jo baitu egitasmoa.

Epeak?

Petronorreko CEOak azaldu du 2030era arte ez dutela espero hidroduktoa Aiaraldera heltzea.