Segregazioa hezkuntzan behin eta berriz aipatu den kontua da. Hezkuntza sare desberdinak izateak, eta bakoitzean gurasoak jokatzen duen papera eta ondoriozko ordaina, nolabait gizarteko sektore desberdinen arteko segregazio eragile ote zenari buruzko jarduna. Behin eta berriz entzun genuen herri ekimeneko ikastolak segregatzaileak diren salaketa hainbat sindikaturen aldetik. Nahiz eta ondo bazekiten ikastoletan barne beka sistemak ondo hedatuak direla, kooperatiba kuotak ordaintzeko zailtasunak dituzten ororentzat.
Gaur badirudi ordea hezkuntzan segregazioa desagertu egin dela, nekez entzuten da gai honen inguruko hausnarketarik edo salaketarik. Inoiz baino nabariago denean ikasle ororen gizarteratzea, sozializazioa, guztiz baldintzatu ez ezik galarazten dutela gaur hezkuntza sare guztietan indarrean diren neurriak: Ikasleei aurpegia estalarazten zaienean, elkarrengana gerturatzen uzten ez zaienean, elkar lanean aritzea debekatzen zaienean, elkarri erakustea galarazten, ikastetxetik kanpo elkarrekin egiten dituzten ibilaldiak kentzen zaizkienean, ikastetxeetako jai ospakizun guztiak bertan bera uzten direnean, segregazioa ez ezik ikasle guztien gizarteratzea galarazten ari direla ikastetxeak.
"Ikastetxetan indarrean diren eta hezkuntza sailak mantendu nahi dituen neurriak ez dute inolaz bermatzen ikasle orori dagokion hezkuntza eskubidea, hezkuntza inklusiboa"
Ondorioz, ikasleak bere garapenean familiatik gizartera egin beharreko bidean oztopo izatera pasatu da ikastetxea, bere funtzio nagusiari uko eginez.
Hezkuntza inklusiboaz hitz egitea baldintza hauetan utopikoa da, eta ikasle bakoitzari dagokion kalitatezko hezkuntza baterako eskubide unibertsala guztiz bortxatua da.
Ikastetxetan indarrean diren eta hezkuntza sailak mantendu nahi dituen neurriak ez dute inolaz bermatzen ikasle orori dagokion hezkuntza eskubidea, hezkuntza inklusiboa. Segregazio eragile eta haurraren garapenean oztopo dira.
Hori guztia pandemia batekin justifikatu nahi izan da, baina jada bada nahiko informazio eta azterketa zientifiko aitzakia baino ez dela agerian uzten dutenak. Gaitzaren hilkortasun tasa hutsa dela sektore hauetan, gaixo asintomatikoen kontua aspaldiko gezurrik zabalduena izan dela eta gaixo ez denaren transmisioa ere hutsaren hurrengoa.
Orain artekoa gutxi bazen, 1945a ez geroztik debekatua zen gizakien gaineko txerto esperimentazioan parte hartzera gonbidatuak izaten ari dira ikasleak.
Ez al da jada nahikoa hezkuntza eragile, sindikatu, guraso elkarte, ikastetxe elkarte eta hezkuntzan ardura duzuen guztiontzat, hezkuntzarekiko neurrigabeko eraso honen aurrean hitza ateratzeko? Noiz arte jarraitu behar du isiltasun honek? Noiz arte konplizitate hau?
Inoiz ez bai da berandu Europan salduena den BILD paperezko egunkari Alemaniarreko zuzendariak egin duen bezala, barkamena eskatu eta astakeria hau salatzeko.
Uztailak 24ean, Larunbata Donostian manifestazioa 12tan Sagues-Zurriolan.
Nahikoa da!! Aski da!!