Datozen hilabeteetan hezkuntzak izango dituen erronka teknologikoez arituko dira solasean Hezkuntzan librezale: zerbitzu publikoa, kode publikoa topaketetan, gaur (hilak 11) eta 18an egingo diren bi mahai-inguruetan. Streaming bitartez jarraitu ahal izango dira, 18:00etatik aurrera.
Lehenengo saioan hezkuntzako profesionalek konfinamendu-egoera nola bizi izan duten, erronkak zein izan diren eta irtenbideak zein izan daitezkeen ulertu nahian, argazki orokorra osatzeko asmoa dutela nabarmendu dute Hezkuntzan librezale taldeko kideek. Bigarren saioan, bestalde, gizarte gisa ditugun erronkei helduko diete, hezkuntzaren arloan burujabetza teknologikorako bide bateratua egiteko. Horretarako, teknologia- eta gizarte-arloko profesionalak izango dira mahaiaren bueltan.
Streaming bidezkoa saioan txat bat ere izango da, "hizlariekin elkarreraginean aritzeko eta elkarrizketa bermatuta egon dadin".
Enpresa pribatu erraldoien esku hartzearekin kezkatuta
Hezkuntzan librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu zuten 2017an, "enpresa pribatu erraldoiek gure eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta". 2019an, euskal hezkuntzaren egoera kontutan hartuta, haien kezkak azaltzeko bost puntuko adierazpena aurkeztu zuten Durangoko Azokan, adierazpen horrekin bat egin zuten hamaikatxo talde eta eragile desberdinen zerrendarekin batera.
Hauek dira puntuok: