argia.eus
INPRIMATU
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26rako greba deialdia aurkeztu dute Nafarroan
  • Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2024ko irailaren 09a

Administrazioaren aurrean sektore publikorako lan-hobekuntzak denbora luzez aldarrikatu ondoren, erakunde sinatzaileek uste dute Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak ez dietela jaramonik egin euren eskaerei: ratioak jaistea, erosteko ahalmena berreskuratzea, lan-gainkarga murriztea eta irakaslegaien egonkortzea.

Bestalde, Irakaskuntza publikoko irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuek adierazi dute nazkatuta daudela administrazioaren negoziatzeko borondate faltarekin. Horregatik, adierazi dute mobilizatzeko unea iritsi dela, eta dei egin diete irakasle guztiei datorren irailaren 26an, osteguna, grebarekin bat egin dezaten.