Hezkuntzako gehiengo sindikalak bat egin du larunbateko manifestazioarekin

  • Kontseiluak deitu du protesta larunbatean 12:00etan Bide eman euskarari, berdintasunaren alde! goiburuarekin. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek zerrenda bakarraren aldeko hautua egin dute horrek emanen dielako euskara ere badakiten irakasleei aukera berdintasuna.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 14an - 10:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kontseiluak larunbaterako antolatu duen manifestazioari atxiki zaizkio ELA, LAB, STEILAS, Bilgune Feminista eta SOS Arrazakeria. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiarekin batera, agerraldia egin dute hiru sindikatuetako ordezkariek. Bilbaok azaldu duenez, pertsonen arteko berdintasuna eta justizia aldarrikatzeko kalera aterako garen honetan, oso garrantzitsua da eragile hauen atxikimendua.

ELAko Maria Baldak azaldu du agerraldia egitearen arrazoia: “Gaur hemen bildu gara, uste dugulako beharrezkoa dela datorren larunbateko manifestazioan parte hartzea. Guk ere, aldarrikatzen dugu euskarari bide eman behar zaiola, berdintasunaren alde. Gaur egun, batzuk normal bizi dira, besteak eszepzio baten modura”.

Erlijio, arraza, sexu-aukera, egoera sozial edo genero arrazoiengatik pertsonak baztertzea okerra den bezalaxe, okerra da hizkuntzen segregazioa mantentzea euskaldunek pairatzen duten bazterkeria indartzen baitu.  Aitzitik, “hizkuntzen integrazioaren alde egitea da gizarte kohesioaren eta justizia sozialaren alde egitea. Honen aurka eginez, gainera, lanerako eskubidea ere zalantzan jartzen ari dira, euskaraz ez jakiteko pribilegioari eutsi nahian. Euskara jakitea zigortzen ari dira. Proposamen hori, alde orotatik da antisoziala”, ELAko ordezkariak azaldu duenez.

Hizkuntzen integrazioarekin lanpostu guztietan lehiatzeko aukera dute hautagaiek. Bi zerrendekin ez. Desberdinkeria sustatzen da. Halaber, euskaldunek (elebidunek) lan bikoitza egin beharko dute: bi azterketa eta bi programazio eta tasa bi aldiz ordaintzea.

Gehiengo sindikalak borrokatutako lorpen baten aurka ere ari direla esan du Baldak. Hizkuntzen integrazioa irakasleen eskubideen aldeko aurrerapen bat da.

Herritarrek aldaketaren alde egindako apustuaren kontrako erabakia dela ere azaldu dute. “Nafarroako aldaketaren alde egin genuen 2015ean. Gisa honetako iritziak, ez datoz bat aldaketarekin. Bi zerrenda izateak UPNk indarrean jarritako erabaki baztertzaile bat indarrean jartzea litzateke, nola eta lege bidez, gainera. Egoera betikotzeko ateak zabalduz, alegia”, LABeko Nora Salbotxek azaldu bezala.

Gogoratu du, UPNk euskararen eta euskaldunon aurka zeraman hizkuntza-politika zitalean hartutako hainbat erabaki. Eraikin publikoetatik euskara desagerrarazten, irudi korporatibotik, lan-deialdietatik… “Lan-deialdietan hautagai euskaldunak modu desberdinetara zigortzen zituen UPNk. Administrazio nagusian euskarazko lanpostua hartua zuten langileei barne-lehiaketetan euskarazko derrigortasunik ez zuten lanpostuetara lekualdatzeko aukera ukatuz; Nafarroan berezkoak edo ofizialak ez diren hizkuntzen ezagutza berezko hizkuntza, euskararena baino gehiago baloratzen lan-deialdietan; eta hezkuntzan, zerrenda bikoitzaren sistema erabiliz”.

“Nafarroako Gobernuak esan du sistema diskriminatzailea ez duela deialdietan berriz erabiliko” gogorarazi du LABeko ordezkariak. “Aitzitik, Gobernua sustengatzen duen alderdietako batek, PSNk egindako proposamena babestuko duela esan eta berretsi egin du. Erregimenak erabiltzen zuen bazterketarako neurri bat berriz ere indarrean jarriz. Hori inboluzioa litzateke”.

STEILASeko Raul Lopezek azaldu duenez, “kontraesankorra da D eredua Nafarroa osora zabaltzea babestu zutenek ukatzea hezkuntzako hizkuntzen integrazioa”.

Botere publikoek herritarrekiko duten betekizuna ere gogoratu du Lopezek “botere publikoen betekizuna da herritarrak berdintasunez hartzea. Eta orain esku artean dugun zerrenda bikoitzaren afera horren kontra doa. Ezin dugu onartu”.  Eta ildo berean, alderdi batzuek Nafarroako gizartea normalizatzeko beren ardurari iskin egin diotela gehitu du.

Etorkizunari aurre hartu beharrean, lehen aldian kokatu direla ere esan du. “Aldaketarik gabe ezin da bazterkeriako egoera onbideratu. Inmobilismoa ez da bidea”.

“Euskaldunon eskubideen aurka ari direnen jarrera baldintzatu behar dugu, kalean. Horregatik, datorren larunbatean, Kontseiluak deitutako manifestazioan egongo gara eta dei egiten diegu justiziaren alde, pertsonen arteko berdintasunaren alde, benetako aldaketaren alde dauden herritar guztiei bertan parte har dezaten”.

Bide eman euskarari. Berdintasunaren alde! leloa izango duen manifestazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Iruñeko autobus geltoki zaharretik.

Kontseiluko idazkari nagusiak eman dio amaiera agerraldiari. Bilbaok, oso gogor salatu du Iruñeko haur eskolen aferan epaitegiak hartutako azken erabakia. “Harriduraz eta kezkaz jaso dugu erabakia, eskubideak bermatzeko erabaki eragingarria hartu zuelako udalak eta eskubideen jagole izan beharko luketen epaitegiek aurka egin dutelako”.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


Bileretan hizkuntzak nola kudeatu ez badakizu, gida honek lagunduko dizu

Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Tresnak eta formakuntza

“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]


Euskalgintza apolitikoari deia

Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]


Eguneraketa berriak daude