Indarra izan eta eman gure hezkuntzari lemarekin mobilizatu dira Gora Ikasleon Borroka dinamikaren barruan Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Baionan, baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bernat Etxepare lizeoko ikasleek.
Goizean Hego Euskal Herriko kaleak hartu dituzte Gora Ikasleon Borroka dinamikaren barruko ikasleek. Hezkuntza publikoa, feminista eta euskal herritarra aldarrikatu dute Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Azaroaren 28ko egunean greba egitera deitu zuen dinamikak, hezkuntza eredu propio baten alde.
"Sistemaren mesedetara jarduten duen hezkuntza honen aurrean indarra" izango direla adierazi dute: "Gizarte kapitalista eta heteropatriarkala eraldatzeko erronka dugu ikasleok". Hona goizeko mobilizazioen irudi batzuk:
⚡️GASTEIZ
Araban ere mobilizatu gara ikasleok. Hezkuntza propioaren eraikuntzan, kontrol sozialaren aurkako eta greba eskubidearen aldeko aldarriak plazaratu ditugu Gasteizeko kaleetan.#A28IkasleGreba#IndarraIzan pic.twitter.com/acZiZxyNp1
— Gora Ikasleon Borroka (@IkasleBorroka) November 28, 2019
Ikasleen manifestazioa Bilbon. pic.twitter.com/HyQEYBK2Cw
— Asier Robles (@asierrobles) November 28, 2019
#IndarraIzan #A28IkasleGreba Amaierako ekitaldian irakurritako komunikatuaren zatu bat pic.twitter.com/Yp67kLFihe
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) November 28, 2019