Batez ere etxean baliabide teknologiko nahikorik ez duten haurrak gogoan, hedabide publikoak “Bitartean, etxetik ikasten” saioa eskainiko du datorren astelehenetik aurrera ETB3n eta Eitb.eus-en.
Eusko Jaurlaritzaren eta ETBren ekimenez jaiotako saioa Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua izango da (batik bat 1. eta 4. maila artekoei) eta hiru ordu iraungo ditu. Curriculumean agertzen diren edukiak emango dituzte eta Basurto ikastetxe publikoan grabatuko da emankizuna.
Interaktiboa
Ikasleek etxetik parte hartu ahal izango dute eta galderak, zalantzak eta iruzkinak bidali ahalko dituzte. Erantzunak saio horretan zehar edo hurrengoetan jasoko dituzte.