Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzua sortu zenetik, hainbat programa eta ekimen sustatu eta bultzatu ditu irakasleen euskara-maila hobetzeko, haurren euskararen ezagutza eta
"Giza kapitala ez ezik, profesionaltasun handia eta ordezkaezina dago gaur egun IRALE eta EGB programen inguruan, eta berau baliatu ez ezik, indartu ere egin beharko litzateke, erronka berriei aurre egin ahal izateko"
erabilera areagotu eta sendotzeko, material didaktikoen hizkuntza-kalitatea bermatzeko, ikastetxeetan hizkuntza-normalkuntzako proiektuak bideratzeko, irakasleen euskara maila egiaztatzeko... Programa horietako bi, ordea, kolokan jarri ditu Hezkuntza Sailak azken egunotan:
IRALE programa irakasleon oinarrizko hizkuntza-prestakuntza ziurtatzeko sortu zen. Ondoren, hizkuntza-prestakuntza hori aberasteko formazioa emateaz gain, hizkuntza irakasteko prestakuntza didaktikoa eta curriculumaren euskal dimentsioari heltzeko prestakuntza kulturala ere emateari ekin zion. Ehunka irakaslek hobetu ahal izan dute beren jardun profesionala IRALEn jasotako formazioari esker; eta beste horrenbeste irakasle dugu, egun ere, ezinbesteko prestakuntza osagarri horren zain.
Euskal Girotze Barnetegietan (EGB) 3.000 haur inguruk hartzen dute parte urtero. Helburu nagusia etxeko eta kaleko erdal giroan bizi diren haurrei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da, bizipen gogoangarri bat izateko aukera izan dezaten; honela ikasleen euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten. Barnetegietan diharduen taldeak, 20 irakasle monitorek osatuak, hiru hamarkada luze daramatza ezagutzan sakontzen, esperimentatzen, ikertzen eta zabaltze-lana egiten. Inoiz izan den talde profesional handiena aisialdia eta euskara gaitzat dituena; pedagogian eta psikologian, talde dinamiketan, kooperazioan, emozioen munduan adituak; etengabeko berrikuntza eta saiakeran ari dena eta Hezkuntza komunitateari ekarpen baliotsua egin diona, egiten ari zaiona eta egoera honetan berariaz egin diezaiokeena.
Giza kapitala ez ezik, profesionaltasun handia eta ordezkaezina dago gaur egun IRALE eta EGB programen inguruan, eta berau baliatu ez ezik, indartu ere egin beharko litzateke, erronka berriei aurre egin ahal izateko.
Izan ere, COVID-19a pandemia bihurtu zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek etxetik jardun behar izan dute ikasten, eta gehien-gehienak ez dira eskoletara itzuliko irailera arte.
Badira bi faktore, besteak beste, ikasleen hizkuntza-gaitasun mailan eta, ondorioz, curriculumeko gainerako gaietan, eragin zuzena dutenak: familiaren hizkuntza eta inguru soziolinguistikoa.
Hainbat eta hainbat ikaslerentzat, ordea, eskola da euskararekin, beren ikas-hizkuntzarekin, kontaktuan egoteko aukera bakarra, beren familia-hizkuntza euskara ez beste bat delako eta ingurune soziolinguistiko erdaldunetan bizi direlako. Beraz, sei hilabete inguruan ez dute apenas inolako kontakturik izango euskararekin, horrek beren euskara gaitasunean eta, ondorioz, curriculumeko bestelako gaietan izango duen eraginarekin, zenbait ikasle hezkuntza-sisteman esklusio-egoeran jartzerainoko arriskuan jarriz.
"Eskatzen dizugu Euskal Girotze Barnetegiak ez ixteko eta IRALEren langile taldeari eusteko, datorren ikasturtean galtzak bete lan izango baititugu Hezkuntza Sistemak haurrak euskalduntzen eta horien aukera-berdintasuna bermatzen jarrai dezan"
COVID-19ak gure bizimodua hankaz gora jarri du, jendarte osoarena, eta badakigu horrek gure lanaren helburuak eta lehentasunak birdefinitzea eta lan-moldeak egokitzea eskatzen digula. Ondorioz, Euskara Zerbitzuaren programa guztiak berrantolatu eta norabide berean jarri ditugu: euskararen ezagutza eta erabilerari dagokionez egoera zaurgarrienean dauden ikastetxeei laguntza ematea, programa bakoitzak bere esparruan, ikasleek euskararen ezagutzan galerarik izan ez dezaten. Hori egitea, ordea, ezinezkoa da baliabideak murriztuta.
Hizkuntza normalizaziorako ULIBARRI programan, irizpideak eman dira proiektuetan euskara indartzeko neurri bereziak txertatzeko. Etxealdiak iraun duen bitartean, berritzeguneetako hizkuntza normalizazioko aholkulariek ikasleen komunikazio gaitasuna eta erabilera izan dituzte lehentasun. Berariazko materialak sortu dituzte eta beste asko egokitu dituzte. Ikasturte berriari begira, berriz, normalizazioak berebiziko garrantzia izango du ikasleen euskarazko komunikazio gaitasuna bizkortuko bada.
IRALE programan, ikusirik datorren ikasturtean ezingo direla ohiko ikastaroak eman, proposamen bat aurkeztu dugu IRALEko irakasleak egoerarik txarrenean dauden ikastetxeekin lankidetzan, irakasleei prestakuntza eta aholkularitza emateko ahozkotasuna eta irakurmena lantzeko metodologiari buruz.
Euskal Girotze Barnetegien kasuan, zenbait proposamen aurkeztu ditugu, eta gure prestasuna agertu dugu ikastetxeetara joateko eta barnetegian egin behar zuten egonaldia ikastetxean bertan egiteko, aste osoan euskara landuz.
Hezkuntza Sailaren partetik, berriz, ezezkoak baino ez ditugu jaso, bata bestearen atzetik. Ondorioz Euskal Girotze Barnetegiak itxi eta IRALEko langileen herena kaleratzea erabaki du Sailak.
Horrela ez dugu euskara ardatz duen Hezkuntza Sistemarik lortuko.
Beraz, eskatzen dizugu Euskal Girotze Barnetegiak ez ixteko eta IRALEren langile taldeari eusteko, datorren ikasturtean galtzak bete lan izango baititugu Hezkuntza Sistemak haurrak euskalduntzen eta horien aukera-berdintasuna bermatzen jarrai dezan.
*Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko langileak
SINATZAILEAK:
Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzua
IÑIGO BARRUSO LAZKANO, ZERBITZUKO BURUA
MAITANE IZAGIRRE ZUBIMENDI
GARAZI URRA ERRASTI
BELEN PAYUETA LÓPEZ DE ROBLES
ITXASO HIERRO MORENO
ALFREDO CASTRESANA HERRÁN
MIKEL OSORO URIGUEN
RAKEL OLEA GONZÁLEZ
BEGOTXU ERKIAGA GOJENOLA
IBON OLAZIREGI SALABERRIA
EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK
ALTUNA ERRASTI, MARIA DEL CARMEN
AMEZUA ENATARRIAGA, IKER
ARDANZA MENDILIBAR, ROSA MARI
ARRIZUBIETA DERTEANO, GAIZKA
ARRIZUBIETA DERTEANO, RAFAEL
BALZA KAREAGA, GAIZKA
ELORRIAGA LARAUDOGOITITA, IANIRE
FERNANDEZ FRANCESENA, MIREN
IRIBAR MANZARRAGA, JANIRE
QUINTANA PEÑA, ION
LANDA AGIRRE, ENEKO
LARRINAGA ORTIZ DE LUNA, ANE
LIZEAGA RICA, FCO. JAVIER
MENDIZABAL CAMIO, NATALIA
MUJIKA DORRONSORO, JOSE MANUEL
SOLANO GARCIA, NEKANE
TELLERIA ITURRIOZ, AMAIA
UGALDE VIGUERA, JOSE LEON
ZUBIZARRETA AGUIRRE, AMAIA
IRALE programa
AURTENETXE LOPATEGI, GAIZKA
EREÑO ARGIARRO, BEGOÑA
TXABARRI LOPATEGI, IMANOL
AGIRRE ETXEBARRIA, HODEI
BERGARA ARETXABALETA, AMAIA
ANGULO BARON, AMAIA
ARISTONDO BARRERAS, IÑAKI
BERNAOLA ETXEBARRIA, MAITE
IRIBAR ARESKURRINAGA, JUAN JOSE
ITURRIOZ RUBIO, KEPA
DUOANDIKOETXEA ZUAZO, JOSEBA ANDONI
ATUTXA ORDEÑANA, IBAI
BARTRA ARENA, OIHANA
MADARIAGA MALAXETXEBARRIA, SABINO
MARTIN ARRIZABALAGA, LEIRE
ORTIZ DE PINEDO ROJAS, AITOR
ARISTONDO BARRERAS, ITZIAR
ASTORKITZA IRURETAGOIENA, IÑAKI
SANTISTEBAN MENDIZABAL, LEIRE
AGOTE UGARTEMENDIA, KORO
ALKORTA ZEBERIO, ESTIBALITZ
ARANBURU MUJIKA, PELLO
ARRIGAIN AZKONA, ISABEL
ARRIETA ZUBILLAGA, LOREA
ARRIBALAGA GEREÑU, AITOR
ARTOLA AZKUE, AMAIA
AZPIROZ LASARTE, Mª DOLORES
DEL RIO ALDASORO, JESUS
DELGADO ROZAS, JOSU
EIZAGUIRRE LANDA, XABIER
ELORZA POMBAR, IDOIA
IBERO URBIETA, IDOIA
ITURBE JAUREGUI, ANA
IZAGUIRRE OLAIZOLA, ELIXABETE
LASKURAIN IBARLUZEA, SORKUNDE
LUJANBIO RUIZ, ANE
ORBEGOZO IGARAN, MIREIA
OSINALDE VIDAL, ASIER
PARDO SAN GIL, JULIO MIGUEL
SERRANO LASA, ASIER
SERRANO PORTELA, GURENDA PAULIÑE
ARENAZA ALVAREZ, SABIN
ARRATIBEL ZEBERIO, IRATI
BERISTAIN IMAZ, MAITANE
BERRIZBEITIA GARRO, FERNANDO
BUENETXEA ITURRIOZ, AINARA
ERDOZIA LETURIA, OLATZ
LARRAZABAL BELAR, EIDER
OTXOA ALONSO, AITZIBER
SARASKETA GOIENOLA, ANE
UGARTEMENDIA OTXOA DE ALAIZA, OLATZ
ZENGOTITABENGOA MURGOITIO, AITZIBER
KEREXETA ZULAIKA, ROBERTO
ARTAZUGOIKO
ARIZTIMUÑO GUTIERREZ, GOTZONE
ARMAOLEA CAMPOO, JOSU
CARRANZA UGARTE, RICARDO
ENZUNZA LANDA, JANIRE
EGUREN LETE, JOSE INAZIO
ELORRIAGA AYESTA, AMAIA
SOLATXI KORTABITARTE, NEREA
ESTEBAS LEÓN, SUSANA
IRIONDO ARISTONDO, AMAIA
ITUARTE ZARRAGOIKOETXEA, MARI ELI
LASA BARANDIARAN, IÑAKI
LEGARRETA LEGARRETA, ASIER
MACHO AGUILLO, GEMMA
MORCILLO TORRES, MONTSERRAT
OGANDO UBIRIA, NAROA
OLANO GOTI, KARMELE
ORMAZABAL ORMAZABAL, MIKEL
GONZALEZ GOMEZ, OLAIA
RAMOS VILLANUEVA, GREGORIO
RUIZ DE EGINO BEGOÑA, MAITE
SARRIA ALVAREZ, SANDOR
UNZUETA AJURIA, JOSU
GALARRAGA ZUAZO, AGEDA
ZARATE GOROSTIOLA, GORKA
AGUIRRE ELGEA, MARIA
ERAUSKIN OLANGA, JOSUNE
ETXEBERRIA MENDIA, BERNAR
ETXEBERRIA MENDIZABAL, EIDER
GARIKANO IRURETAGOIENA, ASUN
GOIKOETXEAUNDIA USANDIZAGA, ARANTZA
INSAUSTI LASA, GABIÑE
LAKARRA ANDRINUA, ANDER
RUIZ DE AZUA ORMAZA,URTZI
SANCHEZ AGUIRRE, BEÑAT
SANTAMARIA MARTIN, SARA
Berritzeguneetako hizkuntza normalkuntzarako aholkulariak
JOSEBA IBARRETXE FERNANDEZ DE LARRINOA (KOORDINATZAILEA)
OIER ZEARRA GARABIETA
ITZIAR LAFUENTE OSA
MARIA LUZ ARRANZ URIBARRENA
GARBIÑE ALTUNA VILLAR
OLATZ ZUAZO AZPEITIA
ANA GARCIA ARETXABALA
ISABEL CASARES DE LA IGLESIA
JASONE ALDEKOA ARANA
ARENE RUIZ MANCERA
AINARA BILBAO ALCIBAR
PELLO BIDARTE PEREZ
JOSUNE OTXOTORENA SORONDO
IÑAKI BIAIN SALABERRIA
MIREN JOSUNE ALBERDI AGIRRE
PELLO AKIZU LIZARAZU
IRAITZ IRIGOYEN ARRICHABAL
JEXUX LARRAÑAGA ARRIOLA
OLURRALDE ORDEZKARITZETAKO EUSKARA ATALAK
JOSEBA GASKO GARCÍA