argia.eus
INPRIMATU
Hezkuntza Sailak ordezko langileei ezarri nahi dien muga salatzeko kalera aterako dira ekainaren 15ean
  • Ordezko langileek udaran zehar kobratu eta puntuatzeko eskubidearen alde kontzentrazioak egingo dituzte Steilas, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Hezkuntza Sailak langileen eskubideak murrizten dituela salatuko dute, besteak beste.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko ekainaren 13a

Ekainaren 15ean kontzentrazioak egingo dituzte, Steilas, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Hezkuntza Sailak langile eskubideen murrizketa urratuko duten neurriak salatu eta ordezkoek udara kobratu eta puntuatzearen alde.

Datorren ikasturterako aldaketak egien hasia da Hezkuntza Saila, esaterako, udako kobrantzari dagokionez, proposamen berri bat jarri nahi du martxan. Hain justu, ordezkoei abuztuko oporren likidazioa kontratu bakoitzaren amaieran egitea proposatu du. Sindikatuen esanetan, neurri berriak ziurgabetasuna sortzen du, izan ere, zehaztasun falta dago puntuazioari eta kotizazioari dagokionean, eta baita uztailaren kobrantzan ere.

165 egunen aitortza, 2010eko Akordio Arautzailean onartua, bertan behera uztea onartezina dela azpimarratu dute sindikatuek: “Batetik, ordezkoen sektorearen kontra egiten duelako, eta, bestetik, funtzionario eta interinoen eskubideen arteko desberdintasuna areagotzea dakarrelako”.

Deialdia

Donostian, Gasteizen eta Bilbon Lurralde Ordezkaritza parean arratsaldeko 18:00etan egingo dituzte elkarretaratzeak.